juegos tradicionales

Jolas tradizionalak - Antzinako jolasak

Aurkezten ditugun jolasak eskualde eta jatorri ezberdinetakoak dira, Espainia, Frantzia (Pikardia, Savoia, Bretainia, …) Herbehereak, Belgika, Alemania, … Batzuk eskualde batzuen tradizioen parte dira jada urte askotan , baina tamalez beste batzuk gure hiri eta herrietako kaleetatik desagertuta daude.

Zureskun, jolas hauek berreskuratzeko helburuarekin, denboran zehar bidaiatuz, Europako eta eskualde desberdinetako mugak zeharkatuz, ikusi genuen joko batzuk eboluzionatu egin dutela, baina oraindik bizi-bizirik daudela, horietako asko oraindik jokatzen direlako eta ustekabeko lekuetan aurki ditzakegu gure bidaietan edo oporretan.
Arauak aldatu egiten dira eskualdearen arabera, eraikitzeko modua ere ezberdina da, baina gauza batek aldaketarik gabe dirau, hau da, “eskaintzen diguten plazer unea edo haurtzarora itzulera“.