JOKO TRADIZIONALAK BERRESKURATZEKO ASMOZ...

Euskal gizarteak betidanik izan du umeen etorkizunaren kezka eta iraganeko ikuspuntua galdu barik, belaunaldi bakoitzak hurrengoari bere balore, ohitura, jakintza eta “jolasak” transmititu dizkio.

Gaur egun prozesu hau neurri handi batean eten egin da eta umeen eguneroko aisialdiaren erabilpena behatu ondoren, jolas tradizionalak berezko jardueretan gero eta presentzia gutxiago dutela ikusten da. 

Eskoletan, jolasa, eduki eta baliabide gisa erabiltzen den arren, komunikabideek eskaintzen dituzten ereduak nagusitzen dira askotan eta umeek elkartzeko eta elkarrekin jolasteko berez duten joera, murriztu egin da neurri handi batean.

juegos tradicionales

Guzti hau dela eta, jolas tradizionalek beharko luketen lekua bilatzea interesgarritzat jo genuen, joko tradizionalak eguneroko praktikara egokituz eta jolasak elaboratu eta praktikara eramanez. Tartean, 2011. geroztik, beste lurralde batzuetako tradizioak ezagutzera animatu ginen. Horretarako, Europako hainbat eskualde bisitatu eta bertako antzinako jolasak, (egurrezko jolasak batez ere),  fabrikatu eta herrietako jaietan aukera berritzaile gisa erabiltzea erabaki genuen. 

Orain, beste urrats bat eman dogu. Arlo hori osotuta geratzen ari dela ikusita, beste proiektu berritzaile batzuk sortu ditugu: “Zureskuren basoa: Zentzumenen eta amets txikien txokoa“, “Herri kirolak“, “Topa Araba“…

“Haurren eta adinekoen joko-jolas praktilaralo eskaintza ahalik eta gehien zabaltzea”  da helburua. Umeak, gurasoak, aitite-amamak, pozik aritzen dira jolasean eta gu oso pozik gaude hartutako bidearekin.